XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Puntuak
- LEHERGAILUAK DTB: 0'35
- ESKOLTEN ZERBITZUA: 0'35
- TALDE MUGIKORRA: 0'35
- AVCS: 0'15
- JOKO: 0'15
- KRIMEN IKERKETARAKO TB: 0'15
- IKASTEGIKO IRAKASLE: 0'10
- HERRITARREN SEGURTASUNA: 0'10
- SOS-DEIAK: 0'05
- ARGIKETAK: 0'05
- BIDEZAINGOA: 0'05

6. - Herrizaingo Sailak araututako polizi alorreko ikasketak eta polizi lanbiderako balio dezaten beste edozein heziketa mota:

6.1. - Herrizaingo Sailak antolatutako espezializazio ikastaroak gainditzearren, 3 puntu arte.

6.2. - Polizi lanbiderako balioa izan dezaten beste ikasketa batzuegatik, 2 puntu arte.

6.3. - Polizien Ikastegi edo Eskoletan antolatutako ikastaroetan eskolak eman izanagatik, 2 puntu arte.

Atal bakoitzean lortutako puntuak batu egin daitezke baina ezingo dira 5 puntu baino gehiago izan.

III. ERASKINA

EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO POLIZIAN DESTINOAK BETETZEKO DEIALDIA ONARTU ETA ARGITARATZEN DUEN SEGURTASUN SAILBURUORDEAREN 1993KO UZTAILAREN 16KO ERABAKIARENA

MERITUEN NEURKETA. - Talde Mugikorra

I. - MERITU BEREZIAK

1. - Izangaiak lanposturako eskatzen diren ezaugarriei egokitzen diren aztertzeko saio fisikoak:

0-tik 25 puntura arte balioko du, saio bakoitzak 0-tik 5 puntu arte alegia, bakoitzean 2 puntu lortu beharko direla lanpostua lortu ahal izanteko.

1. saioa. - SABEL-GIHARREKIKOAK

Ahozgora, eskuak gorondoan, behatzak gurutzatuta, lagun batek oinei eutsiz, gorputz enborra jasoz, eskumaldeko ukabilez ezkerreko belauna jo eta alderantziz.

50etik gora: 5 puntu
43tik 49ra: 4 puntu
38tik 42ra: 3 puntu
33tik 37ra: 2 puntu
28tik 32ra: 1 puntu
28 baino gutxiago: 0 puntu

2. saioa. - BESO FLEXIOAK (FONDOAK)